1. HASIERAKO EBALUAZIOA:
Zer dakigu bioteknologiari buruz? Bioteknologiaz sortu diren produktuak erabiltzen al ditugu?
Zer da plasmido bat eta zertarako erabiltzen da?
Zer da estandarizazioa? Zerekin konpara genezake estandarizazioa eta zer garrantzi du?
2. IKASKETA PROZESUA: AKTIBITATEAK
2.1.Hurrengo bideoa ikusita, bioteknologiaren eta plasmidoen errealitatea zein den interpretatu beharko dute ikasleek.
ESTANDARIZAZIOAREN GARRANTZIA
2.2. Bioteknologiaren ikasketa, gaur egun NUP edo UPNA-n egin daitekeen gradu batean egin daiteke eta garrantzitsua da enpresen munduarekin zer erlazio duten ikustea ikasketa bioteknologikoek.
Hurrengo estekan ikasleek begira ditzakete ematen diren irakasgaiak eta bioteknologia gradua ikasteak, zer aukera ematen dizkizun. Hemendik galderak sor daitezke eta bioteknologiari buruz dituzten ideia gehiago sor daitezke.
2.3. BIOROBOOST karta jokoa
Bioteknologiaren eta estandarizazioaren garrantzia lantzeko, karta joko batean arituko dira ikasleak. Karta joko hau Europear Batzordearen Horizon 2020 Ikerkuntza eta berrikuntza programaren diru laguntzaz sortu den baliabide edukatibo bat da eta 2021.eko irailean bukatuko den projektu baten barnean sortzen da.
Karta joko hau ongi ulertzeko eta daukan zuku guztia ateratzeko, genoma bakteriano baten egitura eta funtzionamenduaren oinarrizko elemntuak aurkezten zaizkie.
Erlazionatutako kontzeptuak. promotorea, operadorea, erribosomaren atxikitze gunea, genearen sekuentzia estrukturala
Hurrengo bideoa erabiltzen ahal da genearen egituraren nondik norakoak gainetik jakiteko.
3. BUKAERAKO EBALUAZIOA
Hasierako ebaluazioan galde egindako galderak ematen zaizkie ikasleei eta frogatzen da zein punturaino ulertu dituzten kontzeptuak, hurrengo klasean berriz hain ongi ulertu ez direnei errepaso bat emateko.



0 Comentarios